Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak (aurrerantzean IGMEZL) aurreikusten dituen betebeharrei jarraikiz, honako hau adierazten du ANDOAINGOPIANOJAIALDIA.EUS domeinua, IFK G20911681 eta Ondarreta 1 bis, Andoain (CP 20140) duenaren jabetzapekoa dela.
"DEIADAR" Piano Jaialdiak Antolatzeko Elkartea, Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela, 2016ko maiatzaren 16an, AS/G/12554/2006 zenbakiaz.
"DEIADAR" Piano Jaialdiak Antolatzeko Elkarteak ezin du bere gain hartu bere orrialdeetan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren ondoriozko erantzunkizunik; eta gune honetara jotzen duen erabiltzaileak bertan jasota dauden lege-oharrak onartzen ditu gunera sartzen den unean bertan.
"DEIADAR" Piano Jaialdiak Antolatzeko Elkarteko Internet orriek beste gune batzuetarako estekak eduki ditzazkete. Beraz, hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiagatiko erantzukizunik ezin du bere gain hartu. Webgune honetan dauden testu, irudi, soinu, animazio, software eta gainerako eduki guztiak DEIADAR Elkartearenak edo haren lizentziadunenak dira, webgune honetan zehazten den Creative Commons lizentziarekin erabili ahal izango dira, Aitortu - Partekatu berdin (by-sa): obraren eta litezkeen obra eratorrien erabilera komertzialerako baimena ematen du horrek, eta horien banaketa jatorrizko obra arautzen duen lizentzia berberarekin egin behar da.
APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Honako baldintza orokor hauek Autonomia Erkidegoko legeriak eta, subsidiarioki Espainiakoak artezten ditu, eta beraien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Donostiako Auzitegiek eta Epaitegiek dute. ERABILTZAILEAK, legezko ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein foruri.
Cookiei buruzko oharra
Jakinarazten dizugu andoaingopianojaialdia.eus webguneak, DEIADAR Piano Jaialdiak Antolatzeko Elkarteren jabetza eta ardurapekoak, behar bezala jardun dezan, nabigazio-sistemak zenbait nabigazio-datu (“Cookieak”) erabiltzen dituela webgunearen erabiltzaileei zerbitzu pertsonalizatuagoa eskaintzeko. “Cookieak” testu-artxibo txikiak dira, eta webguneetan eta aplikazioetan nabigatzean nabigatzaileak gorde egiten ditu. Honako informazio hau lor daiteke: ordenagailuak webgunera konektatzeko erabiltzen duen IP helbidea, eskatutako webgunearen URL helbidea, konexio-ordua eta erabiltzailearen inguru informatikoaren sistema eragileari buruzko bestelako parametro batzuk. Informazio hori saioa identifikatzeko soilik jasotzen da, webgunearen azterketa errazteko.
DEIADAR Piano Jaialdiak Antolatzeko Elkarteak bere webgunean "cookie" teknikoak –salbuespena dira ez dituztelako erabiltzaile/nabigatzaileen datuak hautematen- eta analitikoak erabiltzen ditu, bereak eta hirugarrenenak (Youtube) eta zerbitzuko cookie analitiko guztiak Google Analytics-enak dira; hori Google, Inc. Google Analytics-ek eskaintzen duen zerbitzu bat da, erabiltzailearen ekipoaren informazioa jasotzen du aplikazioaren jarduerari buruzko txostenak lortzeko, eta bildutako informazioa Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan gordetzen du.
Dena dela, izaera pertsonaleko datuak atzematen badira –kasu honetan sarbideko IP soilik–, jakin ezazue datu horiek DEIADAR Piano Jaialdiak Antolatzeko Elkartearen ardurapean dagoen fitxategi batean tratatu eta gordeko direla. Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 15 eta 16. artikuluei jarraikiz, jakinarazi nahi dizugu datuetara iristeko, datuok zuzentzeko, ezeztatzeko edo haien aurka egiteko eskubidea erabil dezakezula honako helbide honetan: Ondarreta 1 bis – 20140 Andoain -edota info@andoaingopianojaialdia.eus
Erabiltzaileari jakinarazten zaio Googlek beste batzuei igor diezaiekela informazio hori legeak hala eskatzen duenean edo beste horiek Googleren kontura prozesatzen dutenean informazioa. Googlek ez du erabiltzailearen IP helbidea berak duen beste ezein daturekin lotzen, eta modu guztiz anonimoan egingo dute.
Cookieak arbuiatzeko edo ezeztatzeko, honako helbide honetara jo daiteke: https://twitter.com/privacy, http://www.google.com/intl/ca/policies/privacy/, http://www.google.com/intl/en/privacypolicy.html
Dena dela, erabiltzaileak bere nabigazio-sistemako aukera gaitu dezake cookieak instalatzea debekatzeko, eta halakoetan, ez da DEIADAR Piano Jaialdiak Antolatzeko Elkartean erantzukizuna izango Cookieak ezgaitzeak webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk behar bezala ez jardutea eragiten badu.
PRIBATUTASUN-POLITIKA
Politika hau, Deiadar Elkarteko zerbitzuak eta gure web-a erabiltzen dutenak informatzera zuzendua dago.
Zein da dokumentu honen helburua?
Indarrean dagoen Datu Pertsonalen Babesari buruzko araudia eta, batez ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua betez, jakinarazten dizugu Deiadar Elkarteak webgune honen bidez ematen dizkiguzun edo cookie-en bitartez gorde daitezkeen datu pertsonalak tratatuko dituela, jarraian adierazten diren helburuekin.
Zein da datuen arduraduna?
Tratamenduaren arduraduna:Deiadar Elkartea
CIF G20911681
Helbidea: Ondarreta 1 bis, 20140 Andoain Gipuzkoa
Helbide elektronikoa: deiadarelkartea@gmail.com
Zertarako tratatzen ditugu datuak?
Deiadar Elkarteak, interesdunek ematen diguten informazioa tratatzen dugu helburu espezifiko bat kudeatzeko. Datu pertsonalen tratamendua eskatzen duten helburu espezifikoen eremuan burutzen diren ekintzen artean, ekintza musikalak antolatzea da.
Ez da erabaki automatizaturik hartuko, bidalitako datuak oinarri hartuta. Jasotako datuak bakarrik tratamenduaren helburua eta kasu berezi bakoitzean indarrean dauden legeak betetzeko behar den denboran zehar gordeko dira.
Jasotako datuak ez dira hasieran adierazitako beste tratamendu ezberdinetan erabiliko, interesdunaren aurretiko baimena lortzen baldin ez bada.
Jasotako datuak ez dira hasieran adierazitako beste tratamendu ezberdinetan erabiliko, interesdunaren aurretiko baimena lortzen baldin ez bada.
Zeintzuk dira jasotako datuak?
- Nortasun-datuak
Oro har, ez dira maila bereziko datuak tratatzen. Mota honetako datuak egin behar den tratamenduagatik beharrezkoak izanez gero, interesdunaren aurretiko baimena eskatuko da eta horretarako aurreikusita dauden segurtasun neurri bereziak hartuko dira.
Honekin batea, eta gure web orriari dagokionez:
- Gure webgunearen bidez harremanetarako emandako baliabideak eman dizkiguzun edonolako kontaktu, zerbitzu, informazio, zalantza, iradokizun edo erreklamazio eskaerei erantzuteko erabiliko dira.
Halaber, jakinarazi nahi dizugu Deiadar Elkarteak gure webgunearen bidez emandako informazioa erabili ahal izango duela ikerketak eta estatistika-analisiak egiteko.
Zertan oinarritzen ditugu datuen tratamenduak?
Zure datuen tratamenduaren oinarri legala bi alderdien arteko adostasuna da. Egin behar den tratamenduak errekeritzen badu, zerbitzu-kontratu bat sortuko da. Kontratu honen egikaritzea aurrez aurkeztutako eskaintzan agertzen diren datuen tratamenduaren oinarri legala izango da, eskaintzaren baldintzek xedatzen duten gisan.
Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Jasoak izan ziren helburuak bete arte gordeko ditugu.
Ondoren, datuen erabileragatik egon daitezken kexa eta erreklamazioak ebatzi arte.
Segurtasuna
Deiadar Elkarteak tratamendu bakoitzerako beharrezkoak diren datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak hartu ditu eta bere eskueran dauden baliabide eta neurri tekniko eta antolatzaile guztiak abiarazi ditu. Deiadar Elkarteari emandako datu pertsonalen galera, erabilera txarra, aldaketa, baimenik gabeko atzipena eta lapurreta saihesteko.
Nori emango dizkiogu zure datuak?
Legeak behartzen ez badu, datuak ez dira bitartekoei jakinaraziko. Hauxe beharrezkoa izanez gero, Deiadar Elkarteak zure baimena eskatuko dizu.
Hauek dira aurrikusten diren komunikazioak:
- Prozesu Administratibo eta Judizialetako erakundeei (beharrezkoa balitz)
- Epaitegi eta Auzitegie (beharrezkoa balitz) .
- Legez behartuak egongo ginatekeen erakunde edo autoritateei.
Nola egikaritu ditzazket nire eskubideak?
Nahi duenak galdetu dezake bere datu pertsonalak tratatzen diren ala ez. Horrez gain, Datuak Babesteari
buruzko Araudi Orokorraren arabera, interesdunak eskubide hauek ditu:
- Bere datuak atzitzeko.
- Bere datuak zuzendu edo ezabatu daitezela eskatzeko.
- Bere datuen tratamendua mugatzeko.
- Bere datuak eramateko.
- Bere datuen tratamenduari uko egiteko.
Ahal bezain laster erantzungo diegu zure eskaerei, gehienez ere eskaera jaso eta hilabeteko epean. Beharrezkoa den kasuetan, epe hori bi hilabetekoa izan daiteke, eskaera kopuruaren eta horien konplexutasunaren arabera. Deiadar Elkarteak luzapen horren berri emango dio interesdunari, eskaera jaso eta hilabete igaro baino lehen.
Interesdunak edozein momentutan eska dezake merkataritza-jakinarazpen gehiagorik ez bidaltzeko, eta horrek ez du ondoriorik izango kontratatuta duen zerbitzuan. Aipatutako eskubideak erabiltzeko, interesdunak idatziz eskatu beharko du, deiadarelkartea@gmail.com helbide elektronikoan edo Ondarreta 1 bis, 20140 Andoain, Gipuzkoa, helbidera idazkia bidalita.
Zalantzaren bat izanez gero, Deiadar Elkartearen Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bitartez: deiadarelkartea@gmail.com
Interesdunak erreklamazioa jarri ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (AEPD), hura arduratzen baita Espainian datuen babesa gainbegiratzeaz eta kontrolatzeaz.